MARTXOAK 13, ‘SHORTBUS’

Posted in AISIALDIA, KULTURA with tags , , , on 10 martxoa 2011 by kalegorrian

Igande honetan (martxoak 13), ‘Shortbus’ pelikula izango dugu Judimendiko herri zineman. 11-S osteko New York hirian, Shortbus izeneko lokal batean kokatzen da istorioa. Bertan, sexua eta kultura alternatiboa uztartzen dira. James eta Jamie bikote homosexual bat dira, eta euren harremanari bizia emateko hura irekitzea pentsatzen dute. Horretarako Sophiarengana doaz, inoiz orgasmorik izan ez duen ezkondutako sexologoa. Aholkuen bila joan dira, baina Sophiari Shortbusera joateko gomendioa ematen amaituko dira…

Sexualitatea, identitatea, askapena, frustrazioa, harremanak, orgasmoak… Pelikula honen gaietariko batzuk besterik ez dira. Aukera paregabea beraz, momentu batean gelditu eta geure buruari galdera ugari egiteko. Ausartzen zarete?

GAZTEIRAULTZA.INFO, ARABAKO GAZTE IRAULTZAREN BOZGORAILUA!

Posted in GZT MUGIMENDUA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , on 26 otsaila 2011 by kalegorrian

Badago prest hemendik aurrera Arabako gazteriaren eta gazte mugimenduaren lanabes komunikatiboa izango dena: GAZTEIRAULTZA.INFO. Bertan, Arabako gazteriaren intereseko egunerokotasunaren albiste nagusiak aurkitzeko aukera izango dugu, eta gazte asanblada bezala, nola ez, gure partehartzearekin proiektu komunikatibo hau eraikitzen lagunduko dugu. INFO+: GAZTEIRAULTZA.INFO


gazteiraultza.info-ren oharra:

Martxan dago iada Arabako gazte proiektu komunikatiboa. Proiektu komunikatibo bat izanik, adierazpen ezberdinak izango ditu (irratsaioa, bideoaktibismoa, argitalpen bat,…), baina gaurkoan guzti horren ataria izango den webgunea aurkeztu nahi dugu: www.GAZTEIRAULTZA.info.

NORTZUK GARA?

GAZTEIRAULTZA.INFO Arabako gazte proiektu komunikatibo gisa jaio da, Arabako gazteok gazteontzat sortua. Arabako gazte errealitateaz eta gazte mugimenduren jardueraz informatzeko eta informatuta egoteko eskubideetan eta adierazpen askatasunean oinarritzen da, edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz, eta inolako zentsurarik jasan edota ezarri gabe.

GAZTEOK GAZTEONTZAT SORTUA

Alperrak, biolentoak, drogazaleak, apalankatuak, zikinak,… Egunero sistemaren soldatapeko komunikabideetan gazteoi buruz entzun beharrekoetaz kokoteraino gaude, eta horri aurre egiteko modu bakarra guk geuk geure errealitatearen jabe izatea da. Don’t hate the media, become the media!

GUZTIONA

Gazte kontzientziaren berpizkundeari ekarpena egitea eta gazteriaren tresna izatea da geure helburua. Edozein motatako zentsurarik gabe, autogestioaz eta edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz jardungo gara, ahotsik gabekoen ahotsa hedatzeko eta isilarazten diren errealitate guzti horiek oihukatzeko. Horretarako ezinbestekoa da gazte guztion, eta bereiziki gazte mugimenduaren ekarpena eta partehartzea, proiektu komunikatibo hau guztion artean eraikitzen joango den lanabesa izango baita.

IRAULTZAILEA

Komunikazioa errealitatea islatzeko (eta are gutxiago manipulatzeko) tresna huts bat baino askoz gehiago da. Errealitatea ezagutzeko, errealitatean eragiteko, errealitatea eraldatzeko eta ideien gudan murgiltzeko ezinbesteko borroka esparru gisa ulertzen dugu komunikazioa.

OTSAILAK 27: ‘La Noche de los lápices’

Posted in AISIALDIA, ERREPRESIO, KULTURA with tags , , , , on 25 otsaila 2011 by kalegorrian

Igande honetan, otsailaren 27an, ‘La noche de los lápices’ pelikula argentinarraren txanda da Judimendiko Herri Zinemako bigarren emanaldian. Pelikula honetan, Argentinako diktaduraren krimen ospetsuenetako bat ezagutzeko aukera dugu, ‘Arkatzen gaua’ edo ‘La noche de los lápices’ gisa izendatu zena. 1976 urteko irailaren 16ko gauean zehar, La Plata hirian (Argentina) sekundariako 10 ikasle bahitu, asteetan zehar torturatu eta kasu batzuetan desagerrarazi zituzten, autobuseko deskontua eskaintzen zuen boletoaren alde mobilizazio ezberdinetan parte hartu ostean. Urte batzuen ostean, gau hartan bahitutako baina bizirautea lortu zuen gazte baten testigantzari esker, Argentinako diktaduraren kapitulu ilunenetarikoa argitu ahal izan zen, liburu bat eta esku artean dugun pelikula hau sortu zirelarik.

Gure herrian, eta zehazki gure auzoan gazte askok eta askok pairatu behar izandakoak ez dira Argentinako diktadura beltz hartan gertatutakoetatik oso urrun. Igandeko bideoemanaldia izan dadila omenaldi hirukoitza: pelikulan omenaldia jasotzen duten ikasle jator eta eskuzabal haientzat; baita mundu osoan injustizia eta errepresioa jasan behar izan duten guzti horiei; eta, bereiziki, Judimendiko gazte errepresaliatu guzti guztientzat. Muxu handi bat zuentzat!

OTSAILAK 13: ‘Piztera!’

Posted in AISIALDIA, KULTURA with tags , , , , , , on 7 otsaila 2011 by kalegorrian

Judimendiko Herri Zinemako lehenengo emanaldia izango dugu igande honetan, otsailaren 13an, alegia. Iruñerriko okupazio mugimendua defendatzen eta bultzatzen duen ‘Iruñerria piztera goaz!’ ekimenak, Eguzki Bideoak proiektuarekin elkarlanean, ‘Piztera!’ dokumentala prestatu zuen, Iruñerrian 1985-2007 bitartean izandako okupazio esperientziak jasotzeko.

Igandean, dokumental honen atal batzuk ikusiko ditugu, ondoren eztabaidatzeko eta Judimendiko Gaztetxea lortzeko bidean atera ditzakegun irakaspenak ateratzeko. Ziur interesgarria izango dela Iruñerriko lagunen esperientziaren berri izatea: gune askeen aldeko borroka eta ondoriozko errepresio neurrigabea… oso urrun geratzen ez zaigun istorioa.

+INFO: «Piztera!»: Una mirada a 20 años de lucha por conseguir un espacio libre [GARA]

Beraz, badakizue: bidali igande aspergarri ta sofa-zale horiek pikutara eta… ETORRI JUDIMENDIKO HERRI ZINEMARA!

KALEKO ARTEAREN ESKULIBURUA

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA on 7 otsaila 2011 by kalegorrian

“Paretek oihukatuko dute komunikabideek izkutatzen dutena”

AMALURRA DEFENDATU, EUSKARAZ BIZI!

Posted in AISIALDIA, ANTIKAPITALISMOA, GZT MUGIMENDUA, KULTURA with tags , , , , , , , , , on 6 otsaila 2011 by kalegorrian

Larunbat honetan, otsailearen 12an, Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladarekin eta AHT Gelditu! Elkarlanarekin batera, Aramaixoko Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretara mendi martxa antolatu dute Gasteizko hainbat gazte asanbladek (Gasteizko Gaztetxea, Errotako G.A., Zaramagako G.A. eta Trikuharri G.A.), tartean Judimendiko Gazte Asanblada.

Goizeko 9.00etan Aranbizkarra auzoko Amaia Zentrotik irtengo gara eta goiz osoko egitarauaren ostean, Euskal Herrian Euskaraz-ek (EHE) 17.00etan Donostiako Bulebarretik ‘Sasi guztien gainetik… Euskaldun eta burujabe!’ lelopean deitutako manifestazio nazionalarekin bat egingo dugu.

Gauean kontzertuak eta jaialdia egongo dira Gasteizko Gaztetxean AHTren aurkako egunari amaiera emateko.

JUDIMENDIKO HERRI ZINEMA ANTOLATZEN HASI GARA

Posted in AISIALDIA, FORMAKUNTZA, KULTURA with tags , , , , on 2 otsaila 2011 by kalegorrian

Aspaldiko ideia berreskuratu, eta hurrengo astetik aurrera (otsailean, martxoan eta apirilan momentuz, eta ekimenarekin jarraitzeko intentzioarekin) Judimendiko Herri Zinema antolatzeari ekingo diogu. Beti bezala, gazte lokal baten falta dugu auzoan, beraz, Auzo Elkartean izango dira emanaldiak, hilero bi igandetan (hots, bi astetan behin). Arratsaldeko 18.00etan izango dira saioak, tartean pelikula bakoitzaren inguruko eztabaida izateko aukerarekin.

OTSAILAK 13. ‘Piztera!’ (Iruñerriko okupazio mugimenduaren inguruko dokumentala)

OTSAILAK 27. ‘La noche de los lápices’ (Gazte eta ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa Argentinako diktaduran. Oso pelikula interesgarria eta hunkigarria…)

MARTXOAK 13. ‘Shortbus’ (Sexu askatasuna, genero identitatea, orgasmoak, etab.)

MARTXOAK 27. ‘Libertarias’ (Emakume anarkisten borroka frankismoaren aurka)

APIRILAK 10. ‘Réquiem por un sueño’ (Drogekiko menpekotasuna eta ametsen hilketa)

APIRILAK 24. ‘Los edukadores’ (“Kapitalistak, zuen oparotasun egunak amaitzear daude”… Kapitalismoa borrokatzeko, irudimena!)

Gainera, igandero 19.30etan (herri zinema dagoen egunetan beharbada ordutegia atzeratuko bada ere) Sefarad Plazan, beti bezala, biltzen jarraituko gara, gazte asanbladaren kanpaina berria martxan jartzen hasteko, eta ahalik eta laisterren gaztetxe berri bat eskuratzeko…

ANIMATU ETA PARTE HARTU!