azaroa, 2009 -en artxiboa

JAGOBA TA BESTEAK ASKATU!!

Posted in ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , on 30 azaroa 2009 by kalegorrian

Advertisements

Herenegun, 24 asteartea, Polizia Nazionalak eta Guardia Zibilak, Marlaska epailearen aginduz 34 gazte atxilotu zituzten.

Posted in ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA with tags , on 26 azaroa 2009 by kalegorrian

Asteartean Guardia Zibilak zein Polizia Nazionalak burututako atxiloketak direla eta, Judimendiko Gazte Asanbladak honako hau adierazten du:

JUDIMENDIKO GAZTE ASANBLADAREN OHARRA:

Asteartean, Polizia Nazionalak gure Gazte Asanbladako kide den Jagoba Apaolaza atxilotu zuen beste 33 gazteekin batera. Honen aurrean, Judimendiko Gazte Asanbladak adierazi nahi du berriz ere, errepresioaren bitartez gazte mugimendu osoaren ahotsa ixilarazten saiatu dela Estatu espainolak.
Estatuaren errepresioak gogor jo du oraingo honetan, baina argi utzi nahi dugu Estatuak ez duela kolpatu “betikoei, terroristak omen diren hoiei”; baizik eta Euskal Herrian hain indartsu eta borrokalari den gazte mugimenduaren kontra. Hauen delitua: gazteon eskubideak defendatzea.
Gure kasuan, azpimarratu nahi dugu badakigula asteartean Polizia Nazionalak Jagobaren bila joan izanaren zergaitia: militante fina, antolatua, borrokalaria, kementsua, ametslaria… izatea.
Nahiz eta asteartekoa kolpe handia izan guretzako, jakin dezatela Judimendiko Gazte Asanbladak inoiz baino gehiago kalera irtengo dela, auzoan lanean tinko mantenduko dela eta  proiektuak aurrera eramango dituela indar osoz!
Beraz, Judimenditik gure elkartasun osoa adierazten diegu atxilotutako gazte guztiei eta dei egiten dugu larunbat honetan Bilbon burutuko den manifan parte hartzera. Baita Gazte Mugimenduaren Topaketetan parte hartzera ere.

EUTSI GOGOR JAGOBA!! ZURE BORROKAK GURE EREDU!!

EUSKAL GAZTERIA AURRERA!!!!

Azaroaren 21ean burutu ziren Judimendiko Topaketa Txikiak

Posted in GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , , on 23 azaroa 2009 by kalegorrian

Judimendiko Topaketak

Larunbatean, Azaroak 21, Judimendiko Topaketa Txikiak burutu genituen. Bertan hainbat gazte bildu ginen eta gazte problematikaren inguruan eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko aukera izan genuen.

Eztabaidan zehar gazteok auzoan pairatzen dugun egoerari buruz luze aritu ginen: aisialdia eta kultura, etxebizitzaren egoera, lan baldintzak, gure bizitza prekarioak, errepresioa…

Azken finean, gizarte kapitalista patriarkal honek inposatutako bizimoduaz hitz egin dugu eta honen aurka borrokatzeko eta egoerari buelta emateko tresnak eta planteamenduak mahai gainean ipini ditugu. Gazteok baikara etorkizuna eta argi daukagu ez dugula nahi sistema honek inposatutako bizi eredua zein gizarte bera. Horregaitik, errepresioaren gainetik, auzoan jarraituko dugu buru belarri lanean gazteriari dagozkion eskubideak lortu arte.

Ondoren, mural partehartzaile bat egin genuen Judimendi gaztea eraiki! lelopean.

Murala Azkenik, Judimendi auzotik dei egin dugu  datorren asteburuan Azaroak 27, 28, 29 Zestoan burutuko diren Gazte Mugimenduaren Topaketetara hurbiltzera eta parte hartzera!

ONGI ETORRI JUDIMENDIKO GAZTE ASANBLADAREN WEBGUNE BERRIRA!!!

Posted in GAZTETXEA with tags , , , , , , , , on 14 azaroa 2009 by kalegorrian

20091031200

Gasteizko Judimendi auzoko gazteon asanblada autogestionatuaren webgunea da hau, aurrera daramagun borrokaren islada komunikatiboa izan nahi dena. Sistema kapitalistak sortutako gizarte ereduaren aurreko erantzun gisa ulertu daiteke gure borroka. Hainbat urtetan zehar borroka hori kale gorrian aurrera eramatera kondenatu gaituzte, 2009ko maiatzean, behingoz, Judimendiko Gaztetxea gazteontzako lokal autogestionatua eskuratu genuen arte.

Bertan 41 egun igaro ondoren, sistemaren txakurrek bortizkeriaz eta manipulazioaz, gure ametsak zapuztu zituzten. Egindako lan guztia adreiluz eta porlanez estaltzera etorri ziren, eta auzoko gazte guztion etxea zena, tapiatutako etxe hutsa bilakatu zuten.

Horren aurrean, borrokan tinko mantendu gara orain arte. Eta jakin dezatela, gure ametsak berriro gauzatzeko, kaleko katu lez, hatzaparrak ateratzeko prest gaudela!!!

Gutaz gehiago jakin nahi baduzu, igandero Judimendiko Sefarad plazan 19.30etan aurkituko gaituzu!!

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!!

Gaztetxea lortzeko… ATERA HATZAPARRAK!!!