abendua, 2009 -en artxiboa

ABENDUAREN 31N, GORBEIARA MARTXA!

Posted in AISIALDIA, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , , , , , , , on 29 abendua 2009 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanblada, Errotako Gazte Asanbladarekin batera, Gorbeiara egingo du martxa abenduaren 31n, urteari agurra emateko. Goizeko 7.00etan (madrugatu behar, bai), kotxe kedada egongo da Judimendiko Sefarad plazako behekaldean; ondoren, 7.20etan, Errotako Parque del Norteko gasolindegian gainontzeko jendea hartuko dugu.

Gorbeiara igo ostean, bazkaria egingo dugu, arratsaldeko San Silvestrerako indarrak hartzeko. Egun osoan zehar, gure gazte asanbladetako kideak diren eta azken muntai polizialean eraman dituzten Jagoba (Judimendi) eta Nestor, Pou eta Goizane (Errota)-ren argazkiak eramango ditugu.

Maite ditugulako, etxean nahi ditugulako, auzoan libre nahi ditugulako…

JAGOBA, GOIZANE, NESTOR ETA POU ASKATU!!!

GORA JUDIMENDIKO ETA ERROTAKO GAZTE ASANBLADAK!!!

Advertisements

IKATZA BESTERIK EZ DIE EKARRI OLENTZERA ANTIKAPITALISTAK AUZOKO GAZTERIAREN MISERIAREN ERANTZULEEI

Posted in ANTIKAPITALISMOA with tags , , , , , , on 27 abendua 2009 by kalegorrian

Pasa den abenduaren 24an, Gabon gaueko arratsaldean, Olentzera Antikapitalista auzotik ibili zen gazteriaren miseriaren erantzuleei “opari” batzuk banatzen. Berarekin batera joan diren gazteek, Judimendiko banketxeek eta inmobiliariek “ikatza besterik merezi ez dute”-la aldarrikatu zuten. Aldi berean, auzoko Gizartetxeari aisialdi eta kultura askeak garatzeko aukerak mugatzea leporatu zioten, eta tapiatutako gaztetxearen aurrean desalojoa salatu eta gaztetxe berri bat eskuratzeko konpromezua iragarri zuten.

Tapiatutako GAZTETXEAN

BBVA banketxean

SPAZIO inmobiliarian

CAJA VITAL Kutxan

SALBURUA inmobiliarian

BADATOR JUDIMENDIRA OLENTZERO ANTIKAPITALISTA!

Posted in ANTIKAPITALISMOA with tags , , , , , , , on 24 abendua 2009 by kalegorrian

Bihar, arratsaldeko 17.00etan, auzoko Sefarad plazatik abiatuko da Olentzero Antikapitalista, 2009ko urte zahar honi agurra emateko. Berarekin batera, Judimendiko gazteak matxinatuko gara, urtean zehar gurekin hain gaizki portatu diren horien aurka.

Banatuko den eskuorria (euskaraz)

Eskuorri que se repartirá (castellano)

KAPITALISMOA SUNTSITU ETA GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

ARGAZKI GALERIA PREST DAGO!

Posted in GAZTETXEA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , on 21 abendua 2009 by kalegorrian

IKUSI GALERIA

2008-2009 kurtsoan Judimendiko gazteok esperientzia izugarria bizi izan genuen. ‘Gazteok Kale Gorrian’ kanpainarekin hasi ginen, aisialdi eta kultur askeak sustatuz eta gure lana kale gorrian bertan burutuz, instituzioen ukapena agerian uzteko. Maiatzaren 2an, behingoz, Judimendi Etorbideko 44. zenbakia okupatu eta Judimendiko gaztetxea lortu genuen, auzoko gazte guztion etxea bilakatu zena.

Hilabete bat bertan igaro ostean, hainbat eta hainbat ekimen burutu ostean (tailerrak, jaialdiak, hitzaldiak, zinema herrikoia,…), sistemaren txakur autonomikoak adreiluz eta porlanez gure ametsak zapaltzera eta kriminalizatzera etorri ziren.

Desalojoari emandako erantzunari, eguneroko lanaren berreskurapena jarraitu zion. Auzoko San Juaneko jaien eta udaren ostean, Judimendiko Gazte Asanbladako gazteok borrokarako prest mantendu gara, eta hordago berri bat botatzeko apustua egin dugu aurten: ‘Gaztetxea lortzeko, Atera Hatzaparrak!!!’.

Guzti hau gogoratzeko eta indarrak hartzeko, Judimendiko Gazte Asanbladaren argazki galeria sortu dugu. Ikusi eta zabaldu!!!

GAZTETXEA LORTZEKO, ATERA HATZAPARRAK!!!

Posted in GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , on 17 abendua 2009 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak, auzoko gazteriarentzako lokal autogestionatu baten alde aurrera eramaten duen dinamikaren baitan (‘GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!’), 2009-2010 neguko egitaraua aurkeztu du.

Kultura eta aisialdi alternatibo hau kalean bertan sustatuz, instituzioen ukapena eta gazteriaren beharra agerian utzi nahi du. Horretarako, azken hilabeteko polizia operazioan Gazte Asanbladako kide zen Jagobaren hutsunea izan arren, aurrera jarraitzeko konpromezua hartu dute eta auzoko gazteriari, erasoen gainetik hatzaparrak ateratzeko deia luzatu dio.

OKUPAZIOAZ ETA AUTOGESTIOAZ, AUZOA BERPIZTU!!!

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!!