ATXIKIMENDUAK JASOTZEN ARI GARA!

Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikaren baitan, atxikimenduak jasotzeari ekin dio, bai auzokideen artean, bai auzoko eragile ezberdinen artean, eta bai Gasteizko auzokide eta eragile ezberdinen artean. Manifestu batean hiru aldarrikapen nagusi biltzen ditugu: desalojoaren salaketa, epaiketaren gaitzespena eta gaztetxearen beharra.

Aldarrikapen horiek oinarri hartuta, lana eta borrokarekin jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Eta horretarako, zuen babesa eta atxikimendua behar dugu, kriminalizazioaren mugak apurtzeko eta aurrera egin ahal izateko. Gehiago bagara, zailago egingo zaie gure martxa geldiaraztea.

Aldi berean, otsailaren 27an, Gasteizko Gaztetxean, Judimendiko Gazte Asanbladak Okupazio Eguna burutuko duela gogorarazi nahi dizuegu. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: bai arratsaldean okupazioari buruz egingo den mahai-ingurua zuen esperientziarekin aberastu dezazuten, bai sortuko den jai-giroaz goza dezazuten.

Beraz, gaztetxea lortzeko… sinatu eta atera hatzaparrak!!!

SINATU MANIFESTUA / FIRMA EL MANIFIESTO

DESALOJORIK EZ! EPAIKETARIK EZ!

JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!!!

Advertisements

Erantzun bat to “ATXIKIMENDUAK JASOTZEN ARI GARA!”

  1. […] bertan hainbat txoko egongo dira: Judimendiko Gaztetxeari buruzko erakusketa, bertan materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo delarik; Errotako Truke Azoka, […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: