martxoa, 2010 -en artxiboa

MARTXAN DA TOPATU.INFO!

Posted in GZT MUGIMENDUA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , on 6 martxoa 2010 by kalegorrian

Azkenik, hainbat arazo tekniko gainditu ostean, martxan jarri dute Euskal Herriko gazte mugimenduaren atari berria, berriro ere isilarazitako gazteoi ahotsa emango diguna. Edukiz betetzea dagokigu guri, beraz, lanera!

Advertisements

OKUPAZIO EGUNA (II): EKITALDIA ETA DOKUMENTALA

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , , on 4 martxoa 2010 by kalegorrian

Otsailaren 27an Judimendiko Gazte Asanbladak Gasteizko Gaztetxean ospatutako Okupazio Egunaren baitan, ekitaldi ikusgarri bat burutu genuen. Ekitaldiaren bideoa ikusgarri duzue iada:

Gainera, ekitaldiaren amaieran, Judimendiko Gaztetxeari buruzko 17 minutuko dokumental bat proiektatu zen, kriminalizazioaren gainetik okupazio honen inguruko egia zein den aurkeztuz. Hona hemen dokumentala, bi zatitan banatuta, gozatu, pentsatu eta zabaldu dezazuten:

1. ZATIA

2. ZATIA

OKUPAZIO EGUNA: GARAIPEN TXIKIETATIK GARAIPENAREN EGUNERA!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , , , on 3 martxoa 2010 by kalegorrian

Arrakasta itzela lortu genuen Judimendiko Gazte Asanbladak pasa den larunbatean Gasteizko Gaztetxean antolatutako Okupazio Egunean. Oztopoak oztopo, jende andana bildu ginen arratsaldetik aurrera prestatutako ekimen guztietan.

Prestakuntza lan ikaragarri baten ostean, otsailaren 27ko arratsaldeko 18.00etan hasi zen jaialdia. Hasteko, Arabako okupazio mugimenduko hamaika eragile ezberdinak (Virgala Menor, Ullibarri de los Olleros, Errotako Gazte Asanblada, Trikuharri Gazte Asanblada, Zaramagako Gazte Asanblada, Gasteizko Gaztetxea, Okupinto, Judimendiko Gazte Asanblada…) eta hogeita hamar pertsona inguru bildu zituen tertulia oso interesgarri batekin gozatu ahal izan genuen. Bertan, esperientzia trukaketa oso aberasgarri batekin hasi ginen, baina euskal preso politikoen senideen jazarpenaren aurkako manifestaldia zela-eta, jende ugari alde egin behar zuen eta eztabaida bertan behera uztea erabaki zen. Hori bai, jarraipen bat emateko grina ikusita, hurrengo bilkura bat egitea adostu zen.

Manifestaldiaren ostean, 20.30ak inguru ekitaldi ikusgarri bat burutu zen, jende pila bat hurbildu zelarik. Ekitaldiaren hasieran, txalapartaren deiaren ostean,  antzerkitxo bat ikusteko aukera egon zen; protagonistak: Gazte Asanbladako kide diren bi gazte. Horien aurkako epaiketa Grande-Marlaska epaile odoltsuak burutzen ari du, bi pertsonai berezien laguntzarekin: Gaztetxea lortzeko erabilitako etxe hutsaren jabea (pertsonalitate bikoitzeko arazo larri batekin), eta kasko gorria daraman txakur ezagun horietako bat. Gaztetxea lortzeko hatzaparrak aterako dituzte Judimendiko gazteek!

Ekitaldiari amaiera bikaina emateko, Gazte Asanbladaren izenean, bi gaztek agiri bat irakurri zuten, Judimendiko Gaztetxearen okupazioa eta desalojoari buruzko 17 minutuko dokumental bat ikusi aurretik.

Gero guatekea. Hurrengo eguneko eguzki izpiek emango zioten amaiera giro zoragarriko jaialdi honi. Egia esanda, oso gogotsu eta indarberriturik atera ginen, beraz, inor ez dadila harritu Judimendiko gazteon berriak laister ailegatzen badira.

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!