apirila, 2010 -en artxiboa

GAZTETXEARI BURUZKO DOKUMENTALA AURKEZTUKO DA AUZOKO TABERNETAN

Posted in GAZTETXEA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 23 apirila 2010 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak otsailaren 27ko Okupazio Eguneko ekitaldiko bideoarekin eta bertan aurkeztutako gaztetxeari buruzko 17 minutuko dokumentalarekin DVD bat kaleratuko da hurrengo egunetan. Dagokion momentuan iragarriko diren tokietan salgai izateaz aparte, auzoko tabernetan aurkezpenak eta bideoemanaldiak egingo dira hurrengo asteetan, kriminalizazioa eta Gazte Asanbladari buruzko ezjakintasuna komunikazio zuzen baten bitartez gainditzeko. Animatzen zaituztegu egingo diren bideoemanaldietara hurbiltzera, baina batez ere, gure eguneroko lanarekin bat egitera, okupazio berri baten prestakuntzan murgilduta gaudelarik:

APIRILAK 25 IGANDEA
19.30 EL GLOBO
20.15 LA CHIQUITA

APIRILAK 26 ASTELEHENA
19.00 LA GRANJE
19.45 KILKERRA

APIRILAK 29 OSTEGUNA
20.00 PADDY SHORTS
20.45 IBU HOTS

MAIATZAK 5 ASTEAZKENA
20.00 PITXER

MAIATZAK 6 OSTEGUNA
20.45 KONTRASTE

Modu berean, gogoratu desalojoen aurka, epaiketaren aurka eta gaztetxe berri baten aldeko atxikimendu kanpaina martxan dela eta sinatu dezakezuela webgune honen bitartez edo auzoko zein Gasteizko taberna ezberdinetan. Bideoemanaldietan ere atxikimendua emateko aukera egongo da.

Banatuko den eskuorria

GAZTETXE BERRI BAT LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

EUSKALHERRIAN.INFO / Zer gertatzen ari da Euskal Herrian?

Posted in KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , on 16 apirila 2010 by kalegorrian

“Zer ari da gertatzen Euskal Herrian? Galdera honi erantzuteko jaio da euskalherrian.info webgunea. Gure helburua herri eragile eta informazio herritarra eskaintzen duten webguneak saretu eta euren RSSaren bitartez bisibilizazioa handitzea da.”

Horrela definitzen du bere burua Euskal Herriko informazio herritarraren sarea osatzeko helburua duen proiektu honek. Guk, gure partez, proiektuaren parte gara jadanik; informazio herritarra egunero sortu eta zabaltzen duzuenoi ere parte hartzera animatzen zaituztegu.

Aldi berean, aste hauetan 22 urte betetzen dituen Gasteizko Gaztetxeak bere webgunea berriro martxan jarri duela iragartzen dizuegu: http://www.gasteizkogaztetxea.org/. ZORIONAK ETA AURRERA, GAZTEAK! AUZO BAT, GAZTETXE BAT!

SAREARI ETA KOMUNIKABIDEEN USTELKERIARI… ATERA HATZAPARRAK!!!