maiatza, 2010 -en artxiboa

JUDIMENDIKO GAZTETXEAREN AURKAKO EPAIKETA BERTAN BEHERA UTZI DUTE

Posted in ERREPRESIO, GAZTETXEA with tags , , , , , , on 23 maiatza 2010 by kalegorrian

Azken egunotan, albiste ikaragarri ona jaso dugu Judimendiko gazteok. Izan ere, Judimendiko Gaztetxearen okupazioaren lehenengo urteurrena ospatzen dugun hilabete honetan, horren desalojoaren harira lau gazteren aurka (horien artean espetxean dagoen gure kide Jagoba Apaolaza) ireki zuten prozesu judiziala  artxibatu eta bertan behera utzi dutela jakin izan dugu.

Berri honen aurrean, oztopo hau gainditu ostean auzoko gazteriarentzako lokal autogestionatu baten alde gure gogoa eta borroka indartu besterik ez dugula egingo adierazi nahi diegu auzoko gazteriaren zapaltzaile orori.

Gainera, bihotzez eskerrak eman nahi dizkizuegu gure ondoan egon zareten guztioi, eta bereiziki gure aldarrikapenak errealitate bilakatzen lagundu duzuen guztioi.

Hala ere, hau amaitu ez dela ohartarazi beharrean gaude. Epaiketa geldiarazteko martxan jarritako atxikimendu bilketa (ehundaka sinadura lortu ditugu jadanik) birmoldatuko badugu ere -auzoko gaztetxearen beharra aldarrikatuz-, bere baitan jarraituko duela, alde batetik. Bestalde, hurrengo asteetan zehar (batez ere, ekainean, San Juanetan ospatzen diren auzoko jaien harira), gure aldarrikapenen sozializazioan eta errealizazioan pauso berriak emango ditugula iragartzen dugu. Beraz, adi egon zaitezte martxan jarriko ditugun ekimen ezberdinetara, bereiziki, esan bezala, auzoko jaietan egongo direnetara.

Epaiketen gainetik… ATERA HATZAPARRAK!!!

Advertisements