ekaina, 2010 -en artxiboa

JUDIMENDIKO GAZTE EGUNA ’10

Posted in AISIALDIA, ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , , , , , on 13 ekaina 2010 by kalegorrian

Urtero bezala, Judimendiko Jaietan auzoko gazteriaren partehartzea egongo da aurten ere. Ekainaren 18tik 23ra arte Gazte Asanbladaren  eta gazte independentisten txosna ipintzeaz aparte eta Jai Batzordean aktiboki parte hartzeaz aparte, ekainaren 19an Judimendiko Gazte Eguna ospatzeko aukera ere egongo da, egitarau oparo batekin. Egun osoan zehar, parrandarako aukera egongo da, baina baita aldarrikapenerako ere: JAIA BAI, BORROKA ERE BAI!

Goizeko 12.00etan Sefaradetik irtengo den trikipoteo antifaxistarekin (ikusiko da zergatik izango den “antifaxista”) hasiera emango zaio parrandari. Ondoren, 14.30ak inguru, Sefaraden bertan ere, herri bazkari goxo-goxoa daztatzeko parada izango duzue; txartelak badaude salgai Judimendiko Paddy Short’s eta La Chiquita tabernetan, Aranako Lapiaz tabernan eta Alde Zaharreko Garraxi tabernan.

Bazkariaren ondoren, jaiarekin jarraituko dugu, arratsaldeko 19.30etan, Judimendiko gazteriaren aurkako errepresio etengabea salatzeko ‘Indar errepresiboak auzotik at. Judimendiko gazteria aurrera!’ lelopean irtengo den manifestazioa baino lehen. (+ IRAKURRI MANIFESTUA)

Ekitaldia egin ostean, 21.00ak inguru kontzertuei emango zaie hasiera (Enbat, Fourscore eta Habeas Corpus taldeekin), egunsentira arte edo gehiago luzatuko den jaia borobilduz.

Gogararaztea ere bai Gazte Asanbladak jaietan zehar txosnan, zenbait tabernetan eta ekainaren 23an jarriko duen postuan, Judimendiko Gaztetxeari buruzko dokumentalaren DVDa behingoz kaleratuko duela, eta horretaz aparte, auzoko gaztetxe berri baten alde sinatzeko eta ‘Gaztetxea lortzeko… ATERA HATZAPARRAK!’ mezua duen kamiseta berria ederra erosteko aukera izango duzuela.

ANIMATU ETA ETORRI JUDIMENDIKO GAZTE EGUNERA!!!

Advertisements