Archive for the FORMAKUNTZA Category

KALEKO ARTEAREN ESKULIBURUA

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA on 7 otsaila 2011 by kalegorrian

“Paretek oihukatuko dute komunikabideek izkutatzen dutena”

Advertisements

JUDIMENDIKO HERRI ZINEMA ANTOLATZEN HASI GARA

Posted in AISIALDIA, FORMAKUNTZA, KULTURA with tags , , , , on 2 otsaila 2011 by kalegorrian

Aspaldiko ideia berreskuratu, eta hurrengo astetik aurrera (otsailean, martxoan eta apirilan momentuz, eta ekimenarekin jarraitzeko intentzioarekin) Judimendiko Herri Zinema antolatzeari ekingo diogu. Beti bezala, gazte lokal baten falta dugu auzoan, beraz, Auzo Elkartean izango dira emanaldiak, hilero bi igandetan (hots, bi astetan behin). Arratsaldeko 18.00etan izango dira saioak, tartean pelikula bakoitzaren inguruko eztabaida izateko aukerarekin.

OTSAILAK 13. ‘Piztera!’ (Iruñerriko okupazio mugimenduaren inguruko dokumentala)

OTSAILAK 27. ‘La noche de los lápices’ (Gazte eta ikasle mugimenduaren aurkako errepresioa Argentinako diktaduran. Oso pelikula interesgarria eta hunkigarria…)

MARTXOAK 13. ‘Shortbus’ (Sexu askatasuna, genero identitatea, orgasmoak, etab.)

MARTXOAK 27. ‘Libertarias’ (Emakume anarkisten borroka frankismoaren aurka)

APIRILAK 10. ‘Réquiem por un sueño’ (Drogekiko menpekotasuna eta ametsen hilketa)

APIRILAK 24. ‘Los edukadores’ (“Kapitalistak, zuen oparotasun egunak amaitzear daude”… Kapitalismoa borrokatzeko, irudimena!)

Gainera, igandero 19.30etan (herri zinema dagoen egunetan beharbada ordutegia atzeratuko bada ere) Sefarad Plazan, beti bezala, biltzen jarraituko gara, gazte asanbladaren kanpaina berria martxan jartzen hasteko, eta ahalik eta laisterren gaztetxe berri bat eskuratzeko…

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

AZKENIK, GURE MATERIALA SALGAI!

Posted in ANTIKAPITALISMOA, FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , on 20 urria 2010 by kalegorrian

Azkenik, Judimendiko Gazte Asanbladaren azken materiala (kamisetak eta DVDak) eskuratzeko aukera duzue. Horretarako, Judimendiko Paddy Short’s tabernara, Arana auzoko Lapiaz tabernara, edota Alde Zaharreko Garraxi tabernara edo Gaztetxera hurbildu beharko zarete.

Kamisetak 7€-tan daude salgai, eta DVDak (dokumentalarekin eta Okupazio Eguneko ekitaldiarekin), berriz, 4€-tan. Dena den, biak batera erosten badituzu, 9€-tan geratzen dira. Ez dago aitzakirik!

ATERA (H)ATZAPARRAK!

(eztabaida luze baten ostean, atzaparrak hitza H-rik gabe idazten dela erabaki genuen, Euskaltzaindiaren arauak zintzo zintzo jarraituz; beraz, barkatu hainbeste denboran zehar begietan mina hartu duzuen guzti horiei)

BIHAR KOMUNIKAZIO TAILERRA (I)

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 8 urtarrila 2010 by kalegorrian

Bihar, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Judimendiko Paddy Short’s tabernan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… atera hatzaparrak!!!’ kanpainari begira, neguan zehar aurrera eramaten ari den prestakuntza tailerren artean lehenengo komunikazio tailerra burutuko du. Katu-maskara tailerra, eskulan tailerra eta aurrerago egingo diren beste tailerrekin batera (23an ihauterietako mozorro tailerra, besteak beste), gure borrokaren berri emateko hain garrantzitsua den komunikazioan oinarrizko formakuntza tailer batzuk antolatuko dira hurrengo asteetan. Ahal baduzue ekarri zuen materiala: ordenagailuak, pendrive-ak, bideo ta argazki kamerak,…

LEHENENGO TAILERRA (biharkoa): BLOGEN SORRERA, WEB 2.0.  [eu / es / en] eta DISEINU GRAFIKOAREN ERABILERA LANDUKO DUGU

BIGARREN TAILERRA (urtarrilaren 16an): IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA LANDUKO DUGU (bideosormena, irratigintza, etab.)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

GAZTE BORROKA KOMUNIKATZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!