JUDIMENDIKO GAZTETXEARI BURUZKO DOKUMENTALA

(*DOKUMENTALA BEHEAN)

2009. urteko maiatzaren 2an, Judimendiko Gazte Asanbladak, Judimendiko Gaztetxea lortu zuen. Hainbat urteetan zehar auzoko gazteriarentzako lokal autogestionatu baten beharra aldarrikatu ostean, instituzioen ukapena ikusita, ‘Gazteok Kale Gorrian’ kanpaina abiatu genuen. Eskatzeari utzi eta gure eskubideak (gazteok antolatzeko eta biltzeko eskubidea, aisialdi aske eta partehartzailea autogestionatzeko eskubidea,…) inori galdetu gabe eskuratzeko konpromezua hartu genuen. Horrela, auzoko 214 etxe hutsetariko bat okupatzea erabaki genuen.

Etxearen egoera, hamarkada luzeetan zehar hutsik egon ondoren negargarria zen, eta laister ekin genion auzolanaren bitartez etxea eta auzoa berpizteari. Hala ere, gazteria errebeldearen garaipena onartezina zen espekulatzaile, kapitalista eta sistema honen biziraupena bermatzen duten txakurrentzat.

Horregatik, Judimendiko gazte guztion etxea desalojatu zuten, bortizkeria izugarriarekin eta zenbait komunikabideen konplizitatearekin. Gure ametsak adreiluz eta porlanez lurperatu nahi izan zituzten, baina berriro ere, kaleko katuak bezala, gaztetxea lortzeko hatzaparrak atera ditugu!!!

Guzti honen berri izango duzue dokumental honetan.

____________________________________________

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: