EHko GAZTETXE ETA GAZTE ASANBLADEN PROIEKTU KOMUNIKATIBOA!

Posted in GZT MUGIMENDUA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , on 10 urtarrila 2011 by kalegorrian

| http://ehkordinadora.blogspot.com |

Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladen koordinaziorako proiektu komunikatibo berria martxan jarri da. Blog batean Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanblada ezberdinen proiektu komunikatiboak, agendak eta albisteak bildu eta guztion artean eraiki nahi den proiektua da hau.

MARINA ASKE!

Posted in ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , on 27 urria 2010 by kalegorrian

Marina Sagastizabal, 10000 euroko fidantza ordaindu ostean libre gelditu da, Grande-Marlaska epailearen erabakiaz. Atzo epailearen aurretik pasatu ziren beste 9 gazteak (aurreko egunean beste lau gazteak bezala), tartean Igarki de Robles gasteiztarra, espetxeratuak izan ziren. Laister izango dugu, beraz, Marina besarkatzeko aukera. Ongi etorri Marina!

Artikulu hunkigarria: La Barceloneta, Winston Churchill y las 6 de la mañana

MARINA ETA BESTEAK ASKATU!

Posted in ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , , , on 24 urria 2010 by kalegorrian

Grande-Marlaska epaile faxistaren bitartez, eta Rubalcabaren aginduz, euskal gazteriaren aurkako eraso berri bat izan dugu aste honetan. Eta azken aldian ohikoa izaten ari den bezala, erasoaldia gure auzoan ere oihartzun gordina izan du. Bahitutako gazteen artean, Judimendiko Gazte Asanbladako kidea den Marina Sagastizabal dago. Lehenik eta behin, besarkada bero bat bidali nahi diogu Madrileko ziega ilunetan dagoen bitartean (baita Igarkiri ere, Gasteizen atxilotutako beste gazte bati). Aupa zuek!

Atxiloketak SEGI gazte erakunde independentistaren “kupula” berrosatzearen akusaziopean eman dira. Baina Marina Bartzelonan zegoen ikasketak burutzen…

Judimendiko Gazte Asanbladak atxilotutako gazteen askatasuna exijitzen du, eta hurrengo egunetan burutzen diren protesta eta mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatzen dugu eskubide zibil eta politiko guztien alde, atxilotu guztien egoeraren berriak ailegatzen diren bitartean.

Momentu honetan dugun informazio bakarra atxilotuak inkomunikazio egoeran daudela eta epaileak tortura ekiditeko gutxieneko neurriak ukatu dizkiela da.

MARINA, ANIMO, ZUREKIN GAUDE!

ATXILOTUAK ASKATU!

UTZI BAKEAN EUSKAL GAZTERIA!

* Ikusi SEPC-en (Sindicat d’Estudiants dels Països Catalans) oharra

GAZTE EGUNEKO ARGAZKIAK

Posted in AISIALDIA, ERREPRESIO, GZT MUGIMENDUA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , on 20 urria 2010 by kalegorrian

Azken aldian webgunea pixkat abandonatuta izan dugun arren, zenbait nobedade baditugu. Aurreko albistean azkenik eskuragarri duzuen azken materialari buruz aritu izan bagara, oraingo honetan atzerago joaten gara, aurtengo Gazte Egunera (ekainaren 19an), hain zuzen ere, eta orduko argazkiak eskaintzen dizkizuegu.

TRIKI POTEOA. Madrugatzea kostatu bazen ere, pixkanaka jendea poteora hurbilduz joan zen Urduñako gure trikitilari maiteok auzoa girotzen zuten bitartean.


GAZTE BAZKARIA ETA POTEOA. Eguerdi aldera, herri bazkariak jende andana bildu zuen Sefarad plazan, eta ondoren, egitaraua erortzearen ondorioz, gazteok hain ondo egiten dakigunari ekin genion: poteoari, alegia (aaaayyy…).

MANIFESTAZIOA. Gazte ugari irten ziren konpainia polizial itogarri batekin batera, hain zuzen ere, auzoko indar errepresiboak auzotik alde egitea aldarrikatzeko.


EKITALDIA. Ekitaldia burutzen zen bitartean, euskal preso politikoen argazkiak hain gustoko dituzten lagunak agertu ziren, auzokideen mespretxu oihuen artean. Justu agertu ziren momentuan, ekitaldiko hizlariak adierazpen askatasunaren aurkako “garbiketa” kanpaina salatzen zegoen, eta “Indar errepresiboak auzotik at!” indartsu batekin amaitu zuen. Ondoren, kontzertuak izango ziren.

Nahi baduzu, albuma ikusi.

Eta gainera, argazki galeria eguneratu dugu!

AZKENIK, GURE MATERIALA SALGAI!

Posted in ANTIKAPITALISMOA, FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , on 20 urria 2010 by kalegorrian

Azkenik, Judimendiko Gazte Asanbladaren azken materiala (kamisetak eta DVDak) eskuratzeko aukera duzue. Horretarako, Judimendiko Paddy Short’s tabernara, Arana auzoko Lapiaz tabernara, edota Alde Zaharreko Garraxi tabernara edo Gaztetxera hurbildu beharko zarete.

Kamisetak 7€-tan daude salgai, eta DVDak (dokumentalarekin eta Okupazio Eguneko ekitaldiarekin), berriz, 4€-tan. Dena den, biak batera erosten badituzu, 9€-tan geratzen dira. Ez dago aitzakirik!

ATERA (H)ATZAPARRAK!

(eztabaida luze baten ostean, atzaparrak hitza H-rik gabe idazten dela erabaki genuen, Euskaltzaindiaren arauak zintzo zintzo jarraituz; beraz, barkatu hainbeste denboran zehar begietan mina hartu duzuen guzti horiei)

JUDIMENDI BIZIRIK!

Posted in ERREPRESIO with tags , , , , , , , , , on 29 Iraila 2010 by kalegorrian

Pasa den astean azaltzen genuen bezala, Judimendiko Auzo Elkartearen aurka Guardia Zibilak burututako erasoa (9 euskal herritarren operazio polizialaren baitan) salatzeko, prentsaurreko bat egin zen larunbatean.

Momentuz, ezer gutxi dakigu Auzo Elkartearen lokalen etorkizunari buruz, ez behin-betiko lapurtu dizkiguten, ez normala izango zen bezala auzoari bueltatuko zaizkion. Hala ere, adi egon zaitezte egingo diren planteamenduei.

Informazio gehiago: HALA BEDI / GARA

LARUNBATEAN PRENTSAURREKOA JUDIMENDIKO AUZO ELKARTEAREN AURKAKO ASALTOA SALATZEKO

Posted in ERREPRESIO with tags , , , , , , , , on 21 Iraila 2010 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak, pasa den astean 9 euskal herritarren aurkako erasoaldi polizialaren baitan, guardia zibilak Judimendiko Auzo Elkartearen lokalak miatu, erasotu eta itxiaraztearen aurrean, Auzo Elkartearen manifestuarekin eta hura plazaratzeko deitu duen prentsaurrekoarekin bat egin nahi du. Beste hamaika ekimen sozial eta kulturalen artean, bihotzez eskertzen diogu bere ateak guretzat beti zabalik eduki izana.

LOKAL HERRITARREN ZAPALKUNTZAREN KONTRA ETA ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKO GUZTIEN ALDE!

Irailaren 25ean, larunbata, goizeko 12.00etan Polvoríneko parkean

_________________________________________

El pasado día 14 la Guardia Civil, en el curso de un nuevo operativo contra ciudadanos/as vascos/as, asalto y precinto los locales de la AAVV JUDIMENDIKOAK dejando al conjunto de grupos sociales y culturales, que usan dicho local, en la calle.

Desde la AAVV pedimos vuestra solidaridad al conjunto del movimiento social, popular, sindicatos y/o diferentes agentes sociales para exigir la devolución de nuestros locales. Para ello hemos elaborado un manifiesto (archivo adjunto) y una rueda de prensa donde lo haríamos publico.

Pretendemos que la comparecencia sea masiva, y para ello invitamos a todos los grupos que de una manera u otra han utilizado los locales de la Asociación Vecinal JUDIMENDIKOAK en los últimos tiempos, a los/as vecinos/as de Judimendi y también al resto de AAVV para recabar su  solidaridad.

Este es el texto (euskara y castellano) que leeremos en la comparecencia pública, a realizar en el parque de Judimendi el próximo día 25 de septiembre a las 12,00 del mediodía.

Igualmente os invitamos a firmar este escrito, que será remitido a la prensa, bien a titulo personal o como grupo. Las adhesiones al manifiesto las podéis mandar a la siguiente dirección electrónica.

Asociación de Vecinos Judimendikoak