OKUPAZIO EGUNA: GARAIPEN TXIKIETATIK GARAIPENAREN EGUNERA!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , , , on 3 martxoa 2010 by kalegorrian

Arrakasta itzela lortu genuen Judimendiko Gazte Asanbladak pasa den larunbatean Gasteizko Gaztetxean antolatutako Okupazio Egunean. Oztopoak oztopo, jende andana bildu ginen arratsaldetik aurrera prestatutako ekimen guztietan.

Prestakuntza lan ikaragarri baten ostean, otsailaren 27ko arratsaldeko 18.00etan hasi zen jaialdia. Hasteko, Arabako okupazio mugimenduko hamaika eragile ezberdinak (Virgala Menor, Ullibarri de los Olleros, Errotako Gazte Asanblada, Trikuharri Gazte Asanblada, Zaramagako Gazte Asanblada, Gasteizko Gaztetxea, Okupinto, Judimendiko Gazte Asanblada…) eta hogeita hamar pertsona inguru bildu zituen tertulia oso interesgarri batekin gozatu ahal izan genuen. Bertan, esperientzia trukaketa oso aberasgarri batekin hasi ginen, baina euskal preso politikoen senideen jazarpenaren aurkako manifestaldia zela-eta, jende ugari alde egin behar zuen eta eztabaida bertan behera uztea erabaki zen. Hori bai, jarraipen bat emateko grina ikusita, hurrengo bilkura bat egitea adostu zen.

Manifestaldiaren ostean, 20.30ak inguru ekitaldi ikusgarri bat burutu zen, jende pila bat hurbildu zelarik. Ekitaldiaren hasieran, txalapartaren deiaren ostean,  antzerkitxo bat ikusteko aukera egon zen; protagonistak: Gazte Asanbladako kide diren bi gazte. Horien aurkako epaiketa Grande-Marlaska epaile odoltsuak burutzen ari du, bi pertsonai berezien laguntzarekin: Gaztetxea lortzeko erabilitako etxe hutsaren jabea (pertsonalitate bikoitzeko arazo larri batekin), eta kasko gorria daraman txakur ezagun horietako bat. Gaztetxea lortzeko hatzaparrak aterako dituzte Judimendiko gazteek!

Ekitaldiari amaiera bikaina emateko, Gazte Asanbladaren izenean, bi gaztek agiri bat irakurri zuten, Judimendiko Gaztetxearen okupazioa eta desalojoari buruzko 17 minutuko dokumental bat ikusi aurretik.

Gero guatekea. Hurrengo eguneko eguzki izpiek emango zioten amaiera giro zoragarriko jaialdi honi. Egia esanda, oso gogotsu eta indarberriturik atera ginen, beraz, inor ez dadila harritu Judimendiko gazteon berriak laister ailegatzen badira.

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

OTSAILAK 27, OKUPAZIO EGUNA!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , on 22 otsaila 2010 by kalegorrian

Otsailaren 27an, aste honetako larunbatean, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikako ekimen nagusia antolatuko du, Gasteizko Gaztetxean ospatuko den jaialdiarekin.

Jaia bai, borroka ere bai! ‘Okupazio Eguna’ arratsaldeko 18.00etan hasiko da, Errotako Gazte Asanbladak antolatuko duen truke azokaren ostean. Ordu horretatik aurrera, Gasteiz eta Arabako esperientzia ezberdinak bilduko dituen mahai-inguru / tertulia ireki bat burutuko da, Gasteizko okupazio mugimenduaren esperientzietaz eta egoeraz hausnartzeko.

Tertuliaren ostean, 20.30ak aldera, lunch bat egingo da, jaialdiari hasiera eman baino lehen gosea kentzeko. 21.00etan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ekitaldia burutuko du, pasa den urteko okupazioa gogora ekarriz, azken hilabeteetako kriminalizazioa salatuz eta hemendik aurrerako dinamika plazaratuz. Horren ostean, kontzertuak hasiko dira, Guateke Party batekin amaituko direnak (’70-’80 hamarkadetako musika: punk, disco, ska… denetarik!), giro ezin hobeko jaialdia borobilduz.

Jaialdi osoan zehar, Gaztetxean bertan hainbat txoko egongo dira: Judimendiko Gaztetxeari buruzko erakusketa, bertan materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo delarik; Errotako Truke Azoka, etab.

Beraz,

GAZTETXEA LORTZEKO…ZATOZ GUREKIN HATZAPARRAK ATERATZERA!!!

IHAUTERIAK 2010: HATZAPARRAK ATERA GENITUEN BERRIRO ERE!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , on 21 otsaila 2010 by kalegorrian

ARGAZKI GALERIA

Egutegiko data garrantzitsu bat aprobetxatu genuen berriro ere gure aldarrikapenak kaleratzeko. Iaz egin bezala, aurtengo ihauterietan Judimendiko gazteok kalera atera ginen auzoan Gaztetxe baten beharra aldarrikatzeko eta kaleko katuz mozorrotuta, hatzaparrak atera genituen.

Elurtearen ondorioak pairatu bagenituen ere, goizean goizetik, Sefarad Plazan ibili ginen gure borrokaren berri emateko,  Judimendin zehar egindako kalejiraren bitartez jaia eta aldarrikapena uztartu aurretik. Giroa ezin hobea izan zen, eta eguerdi aldera Gasteizko Alde Zaharrera abiatu ginen gure zain zegoen bazkariaz gozatzeko, Kutxi kaleko Akergorri tabernan.

Arratsaldean, eguneko momenturik gogoangarriena etorri zen, Udalak antolatutako Iñauteri desfilean izkutuan sartu ginenean. Oztopoak oztopo, lau haizeetara zabaldu genuen gure oihua: ‘Ate! Ate! Atera hatzaparrak! Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!’.

Eta opari bezala, pasa den urteko Ihauterietan, Udalak antolatutako desfilean sartu ginenean, Álava 7 telebista katean izandako nahigabeko agerpena (adi 1:26 minutuan!):

Eskuorria (euskaraz)

Octavilla (castellano)

ATXIKIMENDUAK JASOTZEN ARI GARA!

Posted in ERREPRESIO, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , , , , , on 11 otsaila 2010 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikaren baitan, atxikimenduak jasotzeari ekin dio, bai auzokideen artean, bai auzoko eragile ezberdinen artean, eta bai Gasteizko auzokide eta eragile ezberdinen artean. Manifestu batean hiru aldarrikapen nagusi biltzen ditugu: desalojoaren salaketa, epaiketaren gaitzespena eta gaztetxearen beharra.

Aldarrikapen horiek oinarri hartuta, lana eta borrokarekin jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Eta horretarako, zuen babesa eta atxikimendua behar dugu, kriminalizazioaren mugak apurtzeko eta aurrera egin ahal izateko. Gehiago bagara, zailago egingo zaie gure martxa geldiaraztea.

Aldi berean, otsailaren 27an, Gasteizko Gaztetxean, Judimendiko Gazte Asanbladak Okupazio Eguna burutuko duela gogorarazi nahi dizuegu. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: bai arratsaldean okupazioari buruz egingo den mahai-ingurua zuen esperientziarekin aberastu dezazuten, bai sortuko den jai-giroaz goza dezazuten.

Beraz, gaztetxea lortzeko… sinatu eta atera hatzaparrak!!!

SINATU MANIFESTUA / FIRMA EL MANIFIESTO

DESALOJORIK EZ! EPAIKETARIK EZ!

JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!!!

JUDIMENDIKO GAZTE IHAUTERIAK 2010

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , on 6 otsaila 2010 by kalegorrian

Aurten, berriro ere,  Judimendiko Gazte Asanbladak, Gazte Ihauteriak antolatu ditu otsailaren 13rako, kaleko katuz mozorrotuko garelarik:

· Goizeko 10.30-11etan, informazio-postu bat jarriko da Sefarad Plazan, eta horren ostean,

· 12.00ak aldera, kalejira-trikipoteo burutuko da auzoan zehar, bazkaldu aurretik.

· Bazkaria Alde Zaharreko Kutxi kaleko Akergorri tabernan egingo da 14.30etan.

· Eta azkenik, bazkariaren ostean, poteoa eta jai giro aparta izango dugu Judimendin, sorpresa bat baino gehiagorekin.

Egun osoan zehar, gure aldarrikapenak plazaratuko ditugu auzoan zehar. Eta gainera, otsailaren 27an antolatuko dugun Okupazio Egunera begira bideo-dokumental bat prestatzen ari garelarik, egun honetan zehar materiala eta elkarrizketak bilduko ditugu.

Beraz, anima zaitez eta zatoz gurekin okupazioaz eta autogestioaz auzoa berpiztera. Gaztetxea lortuko dugulako…

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

BIHAR MOZORRO TAILERRA

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , on 22 urtarrila 2010 by kalegorrian

Bihar, urtarrilaren 22an, larunbatean, goizeko 10.00etatik aurrera Sefarad Plazan Ihauteriak 2010 prestatzeko tailerra burutuko da: bertan kaleko katuko mozorroa eta gaztetxeko karroza prestatuko ditugu.

Animatu zaitezte bai mozorroak prestatzera bai Ihauterietan auzoko gaztetxearen beharra aldarrikatzera. Gogoratu ekarri beharreko materiala: kartoiak, egunkariak, margoa, espraia, alanbrea, bridak, soka, eskaiola,… eta lagundu dezakeen edozer.

IHAUTERIAK 2009

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

BIHAR KOMUNIKAZIO TAILERRA (I)

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 8 urtarrila 2010 by kalegorrian

Bihar, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Judimendiko Paddy Short’s tabernan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… atera hatzaparrak!!!’ kanpainari begira, neguan zehar aurrera eramaten ari den prestakuntza tailerren artean lehenengo komunikazio tailerra burutuko du. Katu-maskara tailerra, eskulan tailerra eta aurrerago egingo diren beste tailerrekin batera (23an ihauterietako mozorro tailerra, besteak beste), gure borrokaren berri emateko hain garrantzitsua den komunikazioan oinarrizko formakuntza tailer batzuk antolatuko dira hurrengo asteetan. Ahal baduzue ekarri zuen materiala: ordenagailuak, pendrive-ak, bideo ta argazki kamerak,…

LEHENENGO TAILERRA (biharkoa): BLOGEN SORRERA, WEB 2.0.  [eu / es / en] eta DISEINU GRAFIKOAREN ERABILERA LANDUKO DUGU

BIGARREN TAILERRA (urtarrilaren 16an): IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA LANDUKO DUGU (bideosormena, irratigintza, etab.)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

GAZTE BORROKA KOMUNIKATZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

GORBEIARA MARTXAN: GAZTETXEA LORTZEKO GRINA ETA ERREPRESALIATUAK GOGOAN!

Posted in AISIALDIA, ERREPRESIO with tags , , , , , , , , , , , , on 3 urtarrila 2010 by kalegorrian

Azkenik, abenduaren 31n, Errotako kide bat izan ezik, soilik Judimendiko martxa egin genuen Gorbeiara. Bertan, gurutzean, gure kide den Jagoba Apaolazaren eta preso politiko guztien etxeratzea eskatu eta gaztetxea lortzeko konpromezua lau haizeetara aldarrikatu genuen. Batzuk bidean geratu ziren, baina hona hemen ausarta gutxi batzuen argazki batzuk:

ABENDUAREN 31N, GORBEIARA MARTXA!

Posted in AISIALDIA, GZT MUGIMENDUA with tags , , , , , , , , , , , , on 29 abendua 2009 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanblada, Errotako Gazte Asanbladarekin batera, Gorbeiara egingo du martxa abenduaren 31n, urteari agurra emateko. Goizeko 7.00etan (madrugatu behar, bai), kotxe kedada egongo da Judimendiko Sefarad plazako behekaldean; ondoren, 7.20etan, Errotako Parque del Norteko gasolindegian gainontzeko jendea hartuko dugu.

Gorbeiara igo ostean, bazkaria egingo dugu, arratsaldeko San Silvestrerako indarrak hartzeko. Egun osoan zehar, gure gazte asanbladetako kideak diren eta azken muntai polizialean eraman dituzten Jagoba (Judimendi) eta Nestor, Pou eta Goizane (Errota)-ren argazkiak eramango ditugu.

Maite ditugulako, etxean nahi ditugulako, auzoan libre nahi ditugulako…

JAGOBA, GOIZANE, NESTOR ETA POU ASKATU!!!

GORA JUDIMENDIKO ETA ERROTAKO GAZTE ASANBLADAK!!!

IKATZA BESTERIK EZ DIE EKARRI OLENTZERA ANTIKAPITALISTAK AUZOKO GAZTERIAREN MISERIAREN ERANTZULEEI

Posted in ANTIKAPITALISMOA with tags , , , , , , on 27 abendua 2009 by kalegorrian

Pasa den abenduaren 24an, Gabon gaueko arratsaldean, Olentzera Antikapitalista auzotik ibili zen gazteriaren miseriaren erantzuleei “opari” batzuk banatzen. Berarekin batera joan diren gazteek, Judimendiko banketxeek eta inmobiliariek “ikatza besterik merezi ez dute”-la aldarrikatu zuten. Aldi berean, auzoko Gizartetxeari aisialdi eta kultura askeak garatzeko aukerak mugatzea leporatu zioten, eta tapiatutako gaztetxearen aurrean desalojoa salatu eta gaztetxe berri bat eskuratzeko konpromezua iragarri zuten.

Tapiatutako GAZTETXEAN

BBVA banketxean

SPAZIO inmobiliarian

CAJA VITAL Kutxan

SALBURUA inmobiliarian