okupazioa -en artxiboa

OTSAILAK 13: ‘Piztera!’

Posted in AISIALDIA, KULTURA with tags , , , , , , on 7 otsaila 2011 by kalegorrian

Judimendiko Herri Zinemako lehenengo emanaldia izango dugu igande honetan, otsailaren 13an, alegia. Iruñerriko okupazio mugimendua defendatzen eta bultzatzen duen ‘Iruñerria piztera goaz!’ ekimenak, Eguzki Bideoak proiektuarekin elkarlanean, ‘Piztera!’ dokumentala prestatu zuen, Iruñerrian 1985-2007 bitartean izandako okupazio esperientziak jasotzeko.

Igandean, dokumental honen atal batzuk ikusiko ditugu, ondoren eztabaidatzeko eta Judimendiko Gaztetxea lortzeko bidean atera ditzakegun irakaspenak ateratzeko. Ziur interesgarria izango dela Iruñerriko lagunen esperientziaren berri izatea: gune askeen aldeko borroka eta ondoriozko errepresio neurrigabea… oso urrun geratzen ez zaigun istorioa.

+INFO: «Piztera!»: Una mirada a 20 años de lucha por conseguir un espacio libre [GARA]

Beraz, badakizue: bidali igande aspergarri ta sofa-zale horiek pikutara eta… ETORRI JUDIMENDIKO HERRI ZINEMARA!

GAZTETXEARI BURUZKO DOKUMENTALA AURKEZTUKO DA AUZOKO TABERNETAN

Posted in GAZTETXEA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 23 apirila 2010 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak otsailaren 27ko Okupazio Eguneko ekitaldiko bideoarekin eta bertan aurkeztutako gaztetxeari buruzko 17 minutuko dokumentalarekin DVD bat kaleratuko da hurrengo egunetan. Dagokion momentuan iragarriko diren tokietan salgai izateaz aparte, auzoko tabernetan aurkezpenak eta bideoemanaldiak egingo dira hurrengo asteetan, kriminalizazioa eta Gazte Asanbladari buruzko ezjakintasuna komunikazio zuzen baten bitartez gainditzeko. Animatzen zaituztegu egingo diren bideoemanaldietara hurbiltzera, baina batez ere, gure eguneroko lanarekin bat egitera, okupazio berri baten prestakuntzan murgilduta gaudelarik:

APIRILAK 25 IGANDEA
19.30 EL GLOBO
20.15 LA CHIQUITA

APIRILAK 26 ASTELEHENA
19.00 LA GRANJE
19.45 KILKERRA

APIRILAK 29 OSTEGUNA
20.00 PADDY SHORTS
20.45 IBU HOTS

MAIATZAK 5 ASTEAZKENA
20.00 PITXER

MAIATZAK 6 OSTEGUNA
20.45 KONTRASTE

Modu berean, gogoratu desalojoen aurka, epaiketaren aurka eta gaztetxe berri baten aldeko atxikimendu kanpaina martxan dela eta sinatu dezakezuela webgune honen bitartez edo auzoko zein Gasteizko taberna ezberdinetan. Bideoemanaldietan ere atxikimendua emateko aukera egongo da.

Banatuko den eskuorria

GAZTETXE BERRI BAT LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

OKUPAZIO EGUNA (II): EKITALDIA ETA DOKUMENTALA

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , , on 4 martxoa 2010 by kalegorrian

Otsailaren 27an Judimendiko Gazte Asanbladak Gasteizko Gaztetxean ospatutako Okupazio Egunaren baitan, ekitaldi ikusgarri bat burutu genuen. Ekitaldiaren bideoa ikusgarri duzue iada:

Gainera, ekitaldiaren amaieran, Judimendiko Gaztetxeari buruzko 17 minutuko dokumental bat proiektatu zen, kriminalizazioaren gainetik okupazio honen inguruko egia zein den aurkeztuz. Hona hemen dokumentala, bi zatitan banatuta, gozatu, pentsatu eta zabaldu dezazuten:

1. ZATIA

2. ZATIA

OKUPAZIO EGUNA: GARAIPEN TXIKIETATIK GARAIPENAREN EGUNERA!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , , , on 3 martxoa 2010 by kalegorrian

Arrakasta itzela lortu genuen Judimendiko Gazte Asanbladak pasa den larunbatean Gasteizko Gaztetxean antolatutako Okupazio Egunean. Oztopoak oztopo, jende andana bildu ginen arratsaldetik aurrera prestatutako ekimen guztietan.

Prestakuntza lan ikaragarri baten ostean, otsailaren 27ko arratsaldeko 18.00etan hasi zen jaialdia. Hasteko, Arabako okupazio mugimenduko hamaika eragile ezberdinak (Virgala Menor, Ullibarri de los Olleros, Errotako Gazte Asanblada, Trikuharri Gazte Asanblada, Zaramagako Gazte Asanblada, Gasteizko Gaztetxea, Okupinto, Judimendiko Gazte Asanblada…) eta hogeita hamar pertsona inguru bildu zituen tertulia oso interesgarri batekin gozatu ahal izan genuen. Bertan, esperientzia trukaketa oso aberasgarri batekin hasi ginen, baina euskal preso politikoen senideen jazarpenaren aurkako manifestaldia zela-eta, jende ugari alde egin behar zuen eta eztabaida bertan behera uztea erabaki zen. Hori bai, jarraipen bat emateko grina ikusita, hurrengo bilkura bat egitea adostu zen.

Manifestaldiaren ostean, 20.30ak inguru ekitaldi ikusgarri bat burutu zen, jende pila bat hurbildu zelarik. Ekitaldiaren hasieran, txalapartaren deiaren ostean,  antzerkitxo bat ikusteko aukera egon zen; protagonistak: Gazte Asanbladako kide diren bi gazte. Horien aurkako epaiketa Grande-Marlaska epaile odoltsuak burutzen ari du, bi pertsonai berezien laguntzarekin: Gaztetxea lortzeko erabilitako etxe hutsaren jabea (pertsonalitate bikoitzeko arazo larri batekin), eta kasko gorria daraman txakur ezagun horietako bat. Gaztetxea lortzeko hatzaparrak aterako dituzte Judimendiko gazteek!

Ekitaldiari amaiera bikaina emateko, Gazte Asanbladaren izenean, bi gaztek agiri bat irakurri zuten, Judimendiko Gaztetxearen okupazioa eta desalojoari buruzko 17 minutuko dokumental bat ikusi aurretik.

Gero guatekea. Hurrengo eguneko eguzki izpiek emango zioten amaiera giro zoragarriko jaialdi honi. Egia esanda, oso gogotsu eta indarberriturik atera ginen, beraz, inor ez dadila harritu Judimendiko gazteon berriak laister ailegatzen badira.

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

ATXIKIMENDUAK JASOTZEN ARI GARA!

Posted in ERREPRESIO, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , , , , , , on 11 otsaila 2010 by kalegorrian

Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikaren baitan, atxikimenduak jasotzeari ekin dio, bai auzokideen artean, bai auzoko eragile ezberdinen artean, eta bai Gasteizko auzokide eta eragile ezberdinen artean. Manifestu batean hiru aldarrikapen nagusi biltzen ditugu: desalojoaren salaketa, epaiketaren gaitzespena eta gaztetxearen beharra.

Aldarrikapen horiek oinarri hartuta, lana eta borrokarekin jarraituko dugula argi utzi nahi dugu. Eta horretarako, zuen babesa eta atxikimendua behar dugu, kriminalizazioaren mugak apurtzeko eta aurrera egin ahal izateko. Gehiago bagara, zailago egingo zaie gure martxa geldiaraztea.

Aldi berean, otsailaren 27an, Gasteizko Gaztetxean, Judimendiko Gazte Asanbladak Okupazio Eguna burutuko duela gogorarazi nahi dizuegu. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: bai arratsaldean okupazioari buruz egingo den mahai-ingurua zuen esperientziarekin aberastu dezazuten, bai sortuko den jai-giroaz goza dezazuten.

Beraz, gaztetxea lortzeko… sinatu eta atera hatzaparrak!!!

SINATU MANIFESTUA / FIRMA EL MANIFIESTO

DESALOJORIK EZ! EPAIKETARIK EZ!

JUDIMENDIKO GAZTETXEA AURRERA!!!

JUDIMENDIKO GAZTE IHAUTERIAK 2010

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , on 6 otsaila 2010 by kalegorrian

Aurten, berriro ere,  Judimendiko Gazte Asanbladak, Gazte Ihauteriak antolatu ditu otsailaren 13rako, kaleko katuz mozorrotuko garelarik:

· Goizeko 10.30-11etan, informazio-postu bat jarriko da Sefarad Plazan, eta horren ostean,

· 12.00ak aldera, kalejira-trikipoteo burutuko da auzoan zehar, bazkaldu aurretik.

· Bazkaria Alde Zaharreko Kutxi kaleko Akergorri tabernan egingo da 14.30etan.

· Eta azkenik, bazkariaren ostean, poteoa eta jai giro aparta izango dugu Judimendin, sorpresa bat baino gehiagorekin.

Egun osoan zehar, gure aldarrikapenak plazaratuko ditugu auzoan zehar. Eta gainera, otsailaren 27an antolatuko dugun Okupazio Egunera begira bideo-dokumental bat prestatzen ari garelarik, egun honetan zehar materiala eta elkarrizketak bilduko ditugu.

Beraz, anima zaitez eta zatoz gurekin okupazioaz eta autogestioaz auzoa berpiztera. Gaztetxea lortuko dugulako…

GAZTETXEA LORTZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!

BIHAR KOMUNIKAZIO TAILERRA (I)

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 8 urtarrila 2010 by kalegorrian

Bihar, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Judimendiko Paddy Short’s tabernan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… atera hatzaparrak!!!’ kanpainari begira, neguan zehar aurrera eramaten ari den prestakuntza tailerren artean lehenengo komunikazio tailerra burutuko du. Katu-maskara tailerra, eskulan tailerra eta aurrerago egingo diren beste tailerrekin batera (23an ihauterietako mozorro tailerra, besteak beste), gure borrokaren berri emateko hain garrantzitsua den komunikazioan oinarrizko formakuntza tailer batzuk antolatuko dira hurrengo asteetan. Ahal baduzue ekarri zuen materiala: ordenagailuak, pendrive-ak, bideo ta argazki kamerak,…

LEHENENGO TAILERRA (biharkoa): BLOGEN SORRERA, WEB 2.0.  [eu / es / en] eta DISEINU GRAFIKOAREN ERABILERA LANDUKO DUGU

BIGARREN TAILERRA (urtarrilaren 16an): IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA LANDUKO DUGU (bideosormena, irratigintza, etab.)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

GAZTE BORROKA KOMUNIKATZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!