proiektu -en artxiboa

GAZTEIRAULTZA.INFO, ARABAKO GAZTE IRAULTZAREN BOZGORAILUA!

Posted in GZT MUGIMENDUA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , on 26 otsaila 2011 by kalegorrian

Badago prest hemendik aurrera Arabako gazteriaren eta gazte mugimenduaren lanabes komunikatiboa izango dena: GAZTEIRAULTZA.INFO. Bertan, Arabako gazteriaren intereseko egunerokotasunaren albiste nagusiak aurkitzeko aukera izango dugu, eta gazte asanblada bezala, nola ez, gure partehartzearekin proiektu komunikatibo hau eraikitzen lagunduko dugu. INFO+: GAZTEIRAULTZA.INFO


gazteiraultza.info-ren oharra:

Martxan dago iada Arabako gazte proiektu komunikatiboa. Proiektu komunikatibo bat izanik, adierazpen ezberdinak izango ditu (irratsaioa, bideoaktibismoa, argitalpen bat,…), baina gaurkoan guzti horren ataria izango den webgunea aurkeztu nahi dugu: www.GAZTEIRAULTZA.info.

NORTZUK GARA?

GAZTEIRAULTZA.INFO Arabako gazte proiektu komunikatibo gisa jaio da, Arabako gazteok gazteontzat sortua. Arabako gazte errealitateaz eta gazte mugimenduren jardueraz informatzeko eta informatuta egoteko eskubideetan eta adierazpen askatasunean oinarritzen da, edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz, eta inolako zentsurarik jasan edota ezarri gabe.

GAZTEOK GAZTEONTZAT SORTUA

Alperrak, biolentoak, drogazaleak, apalankatuak, zikinak,… Egunero sistemaren soldatapeko komunikabideetan gazteoi buruz entzun beharrekoetaz kokoteraino gaude, eta horri aurre egiteko modu bakarra guk geuk geure errealitatearen jabe izatea da. Don’t hate the media, become the media!

GUZTIONA

Gazte kontzientziaren berpizkundeari ekarpena egitea eta gazteriaren tresna izatea da geure helburua. Edozein motatako zentsurarik gabe, autogestioaz eta edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko independentzia osoz jardungo gara, ahotsik gabekoen ahotsa hedatzeko eta isilarazten diren errealitate guzti horiek oihukatzeko. Horretarako ezinbestekoa da gazte guztion, eta bereiziki gazte mugimenduaren ekarpena eta partehartzea, proiektu komunikatibo hau guztion artean eraikitzen joango den lanabesa izango baita.

IRAULTZAILEA

Komunikazioa errealitatea islatzeko (eta are gutxiago manipulatzeko) tresna huts bat baino askoz gehiago da. Errealitatea ezagutzeko, errealitatean eragiteko, errealitatea eraldatzeko eta ideien gudan murgiltzeko ezinbesteko borroka esparru gisa ulertzen dugu komunikazioa.

Advertisements

BIHAR KOMUNIKAZIO TAILERRA (I)

Posted in FORMAKUNTZA, KOMUNIKAZIOA with tags , , , , , , , , , , , on 8 urtarrila 2010 by kalegorrian

Bihar, urtarrilaren 9an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Judimendiko Paddy Short’s tabernan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… atera hatzaparrak!!!’ kanpainari begira, neguan zehar aurrera eramaten ari den prestakuntza tailerren artean lehenengo komunikazio tailerra burutuko du. Katu-maskara tailerra, eskulan tailerra eta aurrerago egingo diren beste tailerrekin batera (23an ihauterietako mozorro tailerra, besteak beste), gure borrokaren berri emateko hain garrantzitsua den komunikazioan oinarrizko formakuntza tailer batzuk antolatuko dira hurrengo asteetan. Ahal baduzue ekarri zuen materiala: ordenagailuak, pendrive-ak, bideo ta argazki kamerak,…

LEHENENGO TAILERRA (biharkoa): BLOGEN SORRERA, WEB 2.0.  [eu / es / en] eta DISEINU GRAFIKOAREN ERABILERA LANDUKO DUGU

BIGARREN TAILERRA (urtarrilaren 16an): IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA LANDUKO DUGU (bideosormena, irratigintza, etab.)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

GAZTE BORROKA KOMUNIKATZEKO… ATERA HATZAPARRAK!!!