otsailak -en artxiboa

OTSAILAK 27, OKUPAZIO EGUNA!

Posted in AISIALDIA, GAZTETXEA with tags , , , , , , , , on 22 otsaila 2010 by kalegorrian

Otsailaren 27an, aste honetako larunbatean, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikako ekimen nagusia antolatuko du, Gasteizko Gaztetxean ospatuko den jaialdiarekin.

Jaia bai, borroka ere bai! ‘Okupazio Eguna’ arratsaldeko 18.00etan hasiko da, Errotako Gazte Asanbladak antolatuko duen truke azokaren ostean. Ordu horretatik aurrera, Gasteiz eta Arabako esperientzia ezberdinak bilduko dituen mahai-inguru / tertulia ireki bat burutuko da, Gasteizko okupazio mugimenduaren esperientzietaz eta egoeraz hausnartzeko.

Tertuliaren ostean, 20.30ak aldera, lunch bat egingo da, jaialdiari hasiera eman baino lehen gosea kentzeko. 21.00etan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ekitaldia burutuko du, pasa den urteko okupazioa gogora ekarriz, azken hilabeteetako kriminalizazioa salatuz eta hemendik aurrerako dinamika plazaratuz. Horren ostean, kontzertuak hasiko dira, Guateke Party batekin amaituko direnak (’70-’80 hamarkadetako musika: punk, disco, ska… denetarik!), giro ezin hobeko jaialdia borobilduz.

Jaialdi osoan zehar, Gaztetxean bertan hainbat txoko egongo dira: Judimendiko Gaztetxeari buruzko erakusketa, bertan materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo delarik; Errotako Truke Azoka, etab.

Beraz,

GAZTETXEA LORTZEKO…ZATOZ GUREKIN HATZAPARRAK ATERATZERA!!!